Azala

Euskal blogosferako urteko onena(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Edukiak

Ongi etorri!

Ohitura onak ezin dira alferrik galtzen utzi, eta hori dela eta urteko euskarazko ekimenik onenak aukeratzeko prozesua jarri dugu martxan. Horrela, urteko sei ekimenik onenak ezagutzeaz gain, urte osoan euskaraz sortu diren proiektuen inbentario txukun bat egin dezakegu guztion artean.

Sei2012.png

Erraz-erraza da, eta edonork parte har dezake...

Nola parte hartu

  • lehenengo eta behin, hautagaiak proposatu behar dira. Horretarako, sei@2012 orrian sartu eta editatzea besterik ez dago. Horretarako azken eguna: 2012ko azaroak 25.
  • gero, zerrenda osoa ikusi eta urteko sei ekimenik gogokoenak bozkatu beharko dituzu teknopata.net blogean. Horretarako azken eguna: 2012ko abenduak 5
  • azkenik, eta hau berria da edizio honetan, DURANGOKO AZOKAn izango den sari banaketan parte hartu ahal duzu. Ekitaldi eta sari xumeak izango dira, baina sarean hara eta hona gabiltzan euskaldunak desbirtualizatzeko sekulako aukera polita izango da. Sari banaketa 2012ko abenduaren 7an izango da. Bazatoz? ;-)

Nolako proiektuak aurkez daitezke?

Basikoki, 2012an sarean (gutxienez) euskaraz ikusi eta gustatu zaizun edozer izan daiteke: webgunea, bloga, sare soziala, pertsonaia -fikziozkoa zein benetakoa-, kanpaina, aldarrikapena, jaia... Normalean arrakastatsuagoak dira publiko zabalagoa duten ekimenak, baina ia-ia edozerk balio du. Azken helburua da konturatzea zenbat gauza egiten diren sarean euskaraz, eta beraz hor zehar ikusi duzun edozerk balio dezake hautagai gisa. Baita zuk zeuk sortutakoa ere, noski!

Aurreko edizioak

Pista gisa, ezkerreko menutik iritsi zaitezke 2007 eta 2010 bitartean egindako aukeraketetara. Seguru adibide baliagarriak izango direla! :-)

Tresna pertsonalak
Bisitak 2012/11/08tik